XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Sukalde batetan, luzeran 2 metro eta zabaleran metro batetako azalera azulejoz estali nahi da.

Zenbat azulejo beharko dira, bakoitzak 2 dezimetro karratu eta erdi baditu?

8. Luzeran 34 metro eta zabaleran 18,50 metrotako baratze bat erosi zen, 2453 pezetatan metro karratua.

Zenbat kostatu zen?

9. Luzeran 6,36 metro eta zabaleran 4,56 metrotako egongela bat aldeko 12 zentimetro dituzten baldosaz estali nahi da, ehun baldosak 4.842 pezeta balio dutelarik eta jartzeak metro karratuko 625 pezeta, zenbat kostatuko da guztira?

10. Luzeran 10,85 metro, zabaleran 7,75 metro eta goieran 3,95 metro dituen egongela bat zuritu nahi da, metro karratua 650 pezeta kostatzen delarik.

Bainan ate eta leihoen azalera, 18,50 metro karratu izanik, zenbat kostatuko da zuriketa?

11. Soro karratu batek inguruan 186 metro ditu eta 3.252.024 pezeta kostatu da.

Zenbatetan ateratzen da metro karratua?

12. Bi baratzek azalera berdina dute; lehenengoak luzeran 78,40 metro ditu eta zabaleran 59,60 metro.

Aurki ezazu bigarrenaren zabalera, bere luzera 61,80 metro delarik.